XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tximeleta barrura sartzean, salabardoa tolestatu egiten da, intsektuak ihes egin ez dezan.

Gero, behatzarekin, tximeletaren bularraldean presio arin bat egiten da saku hemolinfatikoak puskatzeko eta, beraz, tximeleta geldirik jartzeko.

Hau egiteko, hegoak gorputz gainean tolestatuak dituen unea aprobetxatuko dugu; kontu izanik, jakina, eguneko eboluziokoa dela: honela ez dira koloreak hondatzen.

Salabardotik atera ondoren, aho zabaleko flasko batetan sartzen da.

Aldez aurretik flasko hondoan eter azetikoz uieldutako kotoin hidrofilo bat ipiniko dugu eta, intsektua likidoarekin igurzpenean egon ez dadin, metalezko ehun plastikotu batekin estaliko dugu.

Azkenik, flaskoa kortxo batekin tapatuko dugu.

Handik 10 minututara tximeleta hil egingo da.

Orduan, paperezko hiruki txiki batetan gordeko dugu haren prestakuntzan hasi arte.

Prestakuntza oso erraz egiten da.

zabaltokia. Tximeleta bat, zabaltokian lehortzeko ezarria.